Octubre 2015

Euskara familian / el Euskera en la familia

Umeak euskarazko ereduan eskolatu dituzue, haiek euskaraz jakitea eta ikastea nahi duzuelako.
Eskolan euskaraz ikasiko dute,batez ere erregistro formal batean eta komunikatzeko modu jasoetan, eta hizkuntza hori menperatzera ere iritsiko dira.
Baina zuen helburua bada seme-alabek euskara egunerokoan eta erraztasunez erabiltzea, komeni da beste jokabide batzuk ere lantzea.
Seme-alaben jarreretan eta jokabideetan eragin handiena gurasook duzue, baita hizkuntzari dagozkion aferetan ere.
Helburu hori betetzeko, funtsezkoa da etxean euskaraz aritzea, ahalik eta gehien.

Zinema Euskaraz

ZineEuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz ekimenari esker, urriaren 2tik aurrera ikusgai dago Euskal Herriko zenbait aretotan Marko Makako eta Karibeko primateak animaziozko filma euskaraz.

Antzerki Eskola / Escuela de teatro

IGE-tik antzerkia oso garrantzitsua dela uste dugu. Oso interesgarria da, bizitzaren erakusle bat izan daitekeelako, eta gainera, ikasleen bilakaeran laguntzen du.
Irakasleek ere esaten dute oso lagungarria dela jendearen aurrean lanak aurkezten edo taldean integratzen ikastea.
Ikasleek beraiek ere argi daukate zertarako balio duen antzerkiak. Badakite jendaurrean zerbait egin edo aurkeztu behar dutenean ondo eta eroso sentitzen lagunduko diela antzerkiarekin ikasten dutenak.
Eta noski, taldean lan egiten ikasteko baliabide ezin hobea da.