Enero 2016

Eskola kirola / Deporte escolar

Guraso agurgarriak,

Lehenengo hiruhilabetean inskripzio eta ordainketekin egondako nahasmena dala eta, beharrezkoa iruditzen zaigu jarraitu behar diren pausuak azaltzea, zuek zorroztasunez jarrai ditzazuen.

Ikasturtearen hasieran inskripzioak http://gurutzekogurasoak.eus/eskolakirola web-aren bitartez egin behar dira (nahiz eta entrenatzaileei adierazi zuen seme alabek kirola praktikatzen jarraitzeko asmoa izan, eta Gandasegiko ikasleak ez diren arren, gure taldeetan aritzen badira ere).