Diciembre 2017

Gabonetako zozketa

Herrira egingo duten bisitaren aurretik, eskolatik pasako dira Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 22an.
Ikasleen gutunak biltzera etorriko dira, eta nork daki, beharbada opariren bat uztera ere bai.
Eskolako neska-mutiko eta irakasleek abestuz egingo diote ongietorria eta beraiekin berba egiteko ere aprobetxatuko dute.
Mendira itzuli aurretik, Olentzerok eta Mari Domingik, IGE-ko bazkideen artean egingo den zozketarekin lagunduko digute sakutik zenbaki saridunak ataratzen.