IGE Bazkide / Socio AMPA

Ikastetxe honetan seme alabarik duen edozein familia izan daiteke bazkide. Urteroko kuota baino ez da ordaindu behar. Kuota hau beharrezkoa dugu dirurik gabe ezin bait dira gauzak aurrera atera.

Hori dela eta, hemendik eskaera bat luzatzen dizuegu: EGIN ZAITEZTE BAZKIDE, eskolaren antolaketan parte hartu, horrela denon artean ikas komunitate sendo bat lortu ahal izateko. Gure seme alaben hezkuntza prozesua ez dagokio irakaslegoari bakarrik, lan honetan guk, familiek, erantzukizun handia dugu. Ikas komunitatea eskolako ikasleen heziketan parte hartzen dugun guztiok osatzen dugu: ikasle, irakasle, guraso, zuzendari, erakunde publiko eta pribatuak…

Zuen parte hartzea eskatzen dugu eta ez bakarrik kuota ordainduz. Bazkide izatea eta parte hartzea ez da gauza bera, lan hau aurrera atera ahal izateko zuen konpromezua behar dugu.


La AMPA quiere conseguir que la participación activa de sus socios sea una realidad, por eso todos los socios están llamados a participar en las distintas actividades, comisiones de trabajo y órganos de representación y gestión de la Asociación. Sólo así conseguimos formar un gran equipo. Pagar la cuota no os obliga a nada, pero vuestras aportaciones serán siempre bienvenidas.

Cuantos más padres y madres se impliquen y formen parte activa de la AMPA, mejor y más productivo será el resultado. Si se consigue que mucha gente se encargue de una pequeña cosa al año, aunque sólo sea una, multiplicamos nuestras fuerzas.

Ordainketa transferentzia bidez edo egoitzan zuzenean egin daiteke. / El pago se puede hacer mediante transferencia o directamente en la sucursal


Bazkide Kodea: B

Prezioa: 12 €

KUOTA Nafarroako Rural Kutxako IBAN ES13 3008 0257 2029 9640 8627 kontuan ordaindu, kodea eta familiaren abizenak adieraziz. Adibidea: B González Pérez


CÓDIGO de socio: B

Precio: 12 €

Ingreso en Nafarroako Rural Kutxa IBAN ES13 3008 0257 2029 9640 8627, indicar código, y apellidos de la familia. Ejemplo: B González Pérez

Familia
Idatzi itzazu familiaren abizenak, ditugun datuak gure sistematik hartu ahal izateko. Escribe los apellidos de la familia para poder cargar los datos que ya tengamos en nuestro sistema.