Prentsa oharra: Maiatzak 4an izandako Negoziazio mahairen inguruan. Maiatzak 16 eta 23 Greba / Nota de prensa: Mesa de negociación de 4 Mayo. Huelga el 16 y 23 de mayo

Hezkuntza Sailak grebara deiturik dauden kolektiboetako batean soilik deitu du negoziazio mahaia eta ez du sindikatuon aldarrikapenei erantzuteko asmorik agertu

Hezkuntza Sailaren irakasleen mahai sektorialaren deiari erantzunez, gaur LAB, ELA eta STEILAS sindikatuetako kideak negoziatzeko asmoz Lakuan bertaratu gara.

Bileraren nondik norakoak ikusirik, Eusko Jaurlaritzak hezkuntza komunitatearekiko
errespeturik ez duela agertu iruditzen zaigu. Hezkuntza inbertsioa edo kostu ekonomikoa suposatzen duen edozein aldarrikapen negoziatzeari uko egin dio eta, ondorioz, ez du sindikatuok aldarrikatzen ditugun gai nagusienekiko negoziazio asmorik agertu.Sindikatuok orain arteko erabaki eta politikekin aldebakartasunez jarraitzeko asmoa besterik ez dugu ikusten.

Mahai honekin zera berresten da, mahaiak deitu edo ez, Jaurlaritzaren jarrera bera dela. Gogora ekarri behar baitugu heziketa berezian zein sukaldari eta garbitzaileetan mahairik ere ez dagoela deituta, eta Haurreskolak Partzuergoan mahaia deitu arren negoziatzeko inolako borondaterik ez duela agertu.

Beraz, irakasleok, Heziketa Bereziko langile, Sukaldari eta Garbitzaile nahiz Haurreskolak Partzuergorako langileekin batera deituriko mobilizazioekin aurrera jarraitzea beste aukerarik ez dugu. Izan ere, egungo hezkuntzaren egoera larritzat jotzeaz gain azken egun hauetan, Cristina Uriarte Sailburuak hezkuntza kalitatearen ardura irakasleen grebatara fokalizatzea onargaitza dela iruditzen zaigu. Gaur egun dugun hezkuntza egoera eskasten duten aldagaiak, aldebakartasunez hezkuntza komunitatea aintzat hartu gabe ezarritako murrizketek, LOMCE eta Heziberri 2020 egitasmoak, ordezkapenak lehen egunetik ez burutzeak, eskoletako ratio altuek edota gure aldarrikapenetan jasotako gainerakoek baldintzatzen dute besteak beste. Eta guzti hori erabaki politiko bat besterik ez da, Hezkuntza Departamenduak, aldebakartasunez, hezkuntza komunitatea aintzat hartu gabe hartzen duen erabakia da gaur egun dugun egoeraren erantzule.

Hortaz, langileak maiatzaren 16 eta 23an greban parte hartzeko deia luzatzeaz gain ikastetxe , herri eta auzoetan dinamika hau zabaltzera dei egiten dugu.

Bilbon, 2017ko maiatzaren 4ean.

LAB, ELA eta steilas


El departamento de Educaciónn convoca la mesa de negociación en solo uno de los colectivos llamados a la huelga, y no muestra voluntad de responder a las reivindicaciones de los sindicatos

En respuesta a la convocatoria de la mesa sectorial por parte del Departamento de Educación, hoy la representación de los sindicatos LAB, ELA y STEILAS ha acudido a Lakua con intención de negociar.

Sin embargo, a la vista del desarrollo de la reunión, consideramos que el Gobierno Vasco no respeta a la comunidad educativa. Ha rechazado negociar cualquier reivindicación que suponga inversión educativa o coste económico y, en consecuencia, no ha mostrado voluntad de negociar los principales temas que reivindicamos los sindicatos; no vemos más que una intención de seguir unilateralmente con las decisiones y políticas aplicadas hasta ahora.

Esta reunión prueba que, convoque mesas o no, la actitud del gobierno sigue siendo la misma. Porque debemos recordar que tanto en la educación especial, como en los colectivos de cocinas y limpieza, ni siquiera se han convocado reuniones, y que en el Consorcio Haurreskolas, a pesar de que haya convocado la mesa, no ha dado muestras de querer negociar.

Por ello, los y las docentes no tenemos más remedio que seguir con las movilizaciones junto con el personal de Educación Especial, Cocinas, Limpieza y el Consorcio Haurreskolas. Y es que, además de considerar grave la actual situación del sector educativo, creemos que es inaceptable que la consejera Cristina Uriarte responsabilice a las huelgas de la falta de calidad en el sector. Las variables que empeoran la actual situación en la enseñanza son los recortes impuestos de manera unilateral sin tener en cuenta a la comunidad educativa, proyectos como la LOMCE y Heziberri 2020, el hecho de no realizar las sustituciones desde el primer día de baja, las altas ratios en los centros de enseñanza, o el resto de factores que recogemos en nuestras reivindicaciones. Y todo ello no es más que una decisión política adoptada unilateralmente por el departamento de Educación; decisión política que está en el origen del problema.

En consecuencia, llamamos a las trabajadoras y trabajadores del sector a participar en la huelga de los días 16 y 23 de mayo, y a que socialicen esta dinámica en sus respectivas localidades y barrios.

Bilbo, 4 de mayo de 2017

LAB, ELA y steilas