Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

ESKOLA MATERIALA EROSTEKO DIRU LAGUNTZA BERRIA!

Irailetik azaroaren 15era bitartean Galdakaoko saltokietan erositako eskola materiala ordaintzen laguntzeko emango da laguntza. Orain fakturak gorde, eta abenduan aurkeztu beharko dira eskabideekin.

 

Galdakaon erroldatuta dauden haurren gurasoei eskola materiala erosten laguntzeko diru laguntzak emango ditu Galdakaoko Udalak, lehen aldiz. Eskola adinean daudenen familiek jasoko dute laguntza irailetik azaro erdira erositako eskola materiala ordaintzeko. Hainbat helburu ditu egitasmoak: hezkuntza jarduera sustatzea, ikasturte hasieran horrenbeste gastu izaten dituzten familiak laguntzea eta tokiko merkataritza bultzatzea. Gehienez 100 euroko laguntza emango da Galdakaon erroldatutako ume bakoitzeko, Galdakaoko dendetan eskola materialerako egindako gastuak arintzeko.

 

Informazio gehiagorako klikatu hamen

 

 

 

 

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn