Azaroaren 5ean Bilbon “Hezkuntza publikoaren alde. Hezkuntza Lege honi, ez!” lemapean egingo den manifestazioaren berri emateko Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunearen prentsaurrekoan parte hartu du EHIGEk gaur. Mobilizazioa 17:30etan abiatuko da Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzatik (Gran Via 85) .
Izan ere, 2022-23 ikasturte honetan EAEko Hezkuntza Legea onartu nahi du Jaurlaritzak. Jadanik ezagutzen dugu Lege horren aurreproiektua, zeinek ez dien erantzuten eskola publikoaren beharrei.
Informazio gehiago