Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

OSASUN ETA KULTURA ASTEA

Beste urte batez, Gandasegiko ikasleek pozik gozatu dute osasun eta kultura asteaz. Ipuinez, kirolez, tailerrez eta beste hainbat jardueraz beteta egon da aste hau.

Familiok adin guztietako ikasleek egindako lanen erakusketa eder batez gozatu ahal izan genuen. Ezin izan baduzu ikusi, laburpen txiki bat duzu hemen.

Gainera, aste berezi hau alaitasunez amaitzeko eta oporrak energiaz hasteko, IGEk, eskolarekin elkarlanean, txikientzako (HH2tik LH2ra) jaia antolatu zuen. 90 minutuz aritu ziren kantuan eta dantzan Diskodantzako Imanol eta Urtzarekin. Hemen duzue horren agiri batzuk: Bideoa1 Bideoa2

 

Opor onak izan!

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn