Orain dela hiru urte, IGE Gurutzekogurasoak Euskararen egunean, euskal kultura, gure ohiturak eta herri kirolak sustatzea eta umeek hauetaz ikastea erronkatzat hartu genuen. Horrela ba, 2018aren Abenduaren 3an Euskararen Egun polit batekin hasi genuen erronka: talo tailerra, talo salmenta, euskal dantzak eta herri kirolak izan genituen besteak beste.
2019an ordea, Euskal Mitologiaren erakusketa, harri-jasotzaile erakustaldia, harri-jasotze tailerra, herri kirolak eta jokoak familian eta arratsaldea berotzeko txokolate goxo-goxoaz gozatu genuen.
2020a urte berezia izan zen, eta COVIDagatik geneukan kontingentzia plana bete ahal izateko, Euskararen Eguna eskola orduetan ospatu zen. Modu dibertigarri batean, ekintzen segurtasuna bermatuz, egun eder bat ospatu zuten, herri kirolak eginez eta bere jatorria ezagutzea lortuz. Ikasleek aizkolarien erakusketa bat izan zuten, eta herri kirolarekin erlazionatutako joko eta tailerrak egin zituzten. Guzti hau, aldi berean, ohitura hauek nondik datozen ikasiz.
Aurten, eskolak horrela eskatuta, gure seme alabek eskolako orduetan ospatu dute Euskararen Eguna irakasleek prestatutako ekintzekin. Horregatik, eta Euskara gure ahoetan urte osoan mantentzeko helburuarekin, IGEk Euskararen aldeko ekimenenen bat aurrerago antolatzeko asmoa dugu. Bitartean, goza dezagun azken urteotako ekintzak gogoratzen eta laster errepikatuko ditugun esperantzarekin!
EUSKARAZ JARRAI DEZAGUN!
2018-2019ko Euskara Eguneko BIDEOA
2019-2020ko Euskal mitologia BIDEOA
Argazki eta informazio gehiago: Euskararen eguna 2018-2019 Euskararen Eguna 2019-2020 Euskararen Eguna 2020-2021
Euskara ahora ekarri eta belarria euskaraz entzuteko prest eduki! EUSKARAZ BIZI