Gurutzeko Gurasoak Guraso Elkartean lanean jarraitzen dugu gure seme-alabek eskolako jolastoki didaktikoagoak, inklusiboagoak, dinamikoagoak eta atseginagoak izan ditzaten.
Aurretiaz, patioen dinamizatzailearen proiektuarekin ere egin genuen; baina zoritxarrez, proiektu horrek ez zuen behar zuen jarraipena izan.
Horregatik erabaki dugu jolas materiala eta material didaktikoa erostea, umeek jolastokiko ordutegietan erabil dezaten: bai eskola-orduetan, bai jantoki-orduetan ere.
Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu HHko eta LHko irakasleei, udan materiala aukeratzeko eman diguten laguntzagatik eta izan duten inplikazioagatik.
MILA ESKER!
Orain gure seme-alabek gozatzea besterik ez da falta!