Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

“PARTE HARTUZ” GURUTZEKO GURASOAK BIRPENTSATZEN ETA INDARTZEN

GURUTZEKO GURASOAK IGEa proiektu kolektibo bezala indartzeko eta Gandasegiko hezkuntza komunitatean parte hartzea sustatzeko helburu duen prozesu berri batean lanean gabiltza azken hilabeteetan.

 

Horretarako, PARTE HARTUZ ikertalde barruan UPV/EHUko Maste Ofizial bateko 4 ikasle praktika profesionalak gurekin egiten ari dira.

 

 “PARTE HARTUZ” GURUTZEKO GURASOAK HAUSNARKETA ETA INDARTZE PROZESUAN

 

Duela hilabete batzuetatik hona, GURUTZEKO GURASOAK Guraso Elkartea prozesu berri batean murgilduta dago, hain zuzen ere, guraso elkartea proiektu kolektibo gisa indartzeko eta Gandasegiko hezkuntza komunitatearen parte-hartzea sustatzeko.

 

Horretarako, PARTE HARTUZ ikerketa-taldeko EHUko Master Ofizial baten esparruan, lau ikasleko talde bat praktika profesionalak egiten ari da gurekin. Proiektua sortzeko prozesua bera da helburu, eta sakon hausnartutako eta zaindutako ekintza kontziente baten bidez ari da garatzen.

Azken txostenaz gain, landa lan bikaina dago atzean, hala nola: elkarrizketak, talde-bilerak… Egiten ari diren lan bikainari esker, dagoeneko ikusten ari gara egindakoaren ekarpena.

 

Otsailetik Aste Santura arte, gure elkarteko batzorde guztiek parte hartuko dugu topaketa horietan. Gainera, banakako elkarrizketa ugari egiten ari dira arestian elkarteko kide izan diren pertsonekin, gaur egun noizean behin parte hartzen dutenekin eta elkartetik kanpo beren pertzepzioa eta iritziak eman ditzaketen pertsonekin.

 

Informazioa biltzeko egungo fasea amaituta, Aste Santuaren ondoren, EHUko ikertalde horrek jasotakoa aztertu eta amaierako txostenean jasoko du. Txosten horretan, GURUTZEKO GURASOAK proiektua sendoagoa, kolektiboa eta gure ekosistemarekin, hezkuntza-komunitatearekin eta Galdakaon dauden gainerako eragileekin balioa sortzeko eta partekatzeko gaitasun handiagoa emango dion gakoetako batzuk jasoko dira.

 

Eskerrik asko sinez Bárbara, Idoia, Mar eta Iker, baita Sezar eta Andereri ere.

 

Izugarri estimatzen dugu zuen lana!

 

https://www.ehu.eus/es/web/partehartuz

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn