Gurutzeko Gurasoak
MENÚ
es eu

Pantailen inguruko ardura

Maiatzean GURUTZEKO GURASOAK familiei zuzendutako bi saio antolatu ditu pantailen erabileraren eta honek dakartzan ondorioei buruz. 

 

Guztira 61 pertsona hurbildu ziren saioetara (48 emakume eta 13 gizon). 

 

Sakontzeko beharra detektatu zen parte hartzaileen artean eta argi dago familien artean pantailen erabileraren inguruko ardura dagoela. 

 

Ikastetxe desberdinetako familiak hurbildu ziren saioetara. 

 

Gure elkartetik lehenengo pausu bat eman dugu... Galdakaon GURASO ESKOLA sortzearen beharra detektatu dugu. Guraso eskola baten bitartez herriko familiei formakuntza eskaintzea ondo legokeela uste dugu... familien ardurak antzekoak baitira ikastetxe guztietan... pantailak, erlazioak, kontsumoak, indarkerioaren prebentzioa, etab. 

 

eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn